Aurten, lurrungailuak erabiltzeak osasunari dakarzkion arriskuetan jarri dugu arreta, baita tabako-enpresek gazteak erakartzeko erabiltzen dituzten merkataritza-jardunbideetan ere, arriskuaren pertzepzioa manipulatuz eta lurrungailuak produktu “osasuntsuago” gisa aurkeztuz. Egun hori ospatzea aukera bat da gure zentroan kerik gabeko espazio bat sortzearen garrantziaz hausnartzeko eta ohitura osasungarriak garatzeko, jarrera kritikoa bultzatuz, baita osasunerako eta bizitza osasuntsua izateko eskubidea aldarrikatzeko ere. MARGOTU KERIK GABE!
