Pandemien kontakizunak

By | 23/06/2021

Ekainaren 15ean, asteartea, CEIP Basurtu HLHI ikastetxean izan gara, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleei BientratArte proiektuaren barruan egindako “Pandemien historiak” bideo-komika aurkezteko. Produktu honekin, gure ikasleek osasunerako eskubidea landu dute, haur eta nerabeen eskubideen esparruan, maskararen erabileraz kontzientziatuz.

Lana aurkezteko, bideo-komikian parte hartu zuten bi lagunen laguntza izan genuen. Hauek argi eta garbi azaldu zieten Basurtoko ikasleei nola izan zen elaborazio prozesua.

Hala, gure bideo-komikiaren amaierak dioen bezala haur eta nerabeek argi utzi dute:

Osasuna eskubide unibertsala da, babestu arauak betez!!!

https://drive.google.com/file/d/1UA1gGQ0lsfjoK0AfHHJSH73_0YOPMMmy/view?usp=sharing

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude