Abenduaren 18an, Migratzaileen Nazioarteko Eguna ospatu dugu, eta hainbat jarduera egin ditugu Oinarrizko Mailako Lanbide Heziketako Zentroan. Jarduera horien helburua izan da aniztasun kulturala eta indibiduala ulertzea eta desberdintasuna errespetatzea, komunikazioa eta pertsonen arteko harremanak aberasteko balio gisa. Eskerrik asko KULTUREN ARTEKO TOPAKETA polit honetan parte hartu duzuen guztioi
