“Margoturen Giza Paisaia” sarien 4. edizioaren irabazlea dugu jada. Jarduera hori kalteberatasun-egoeran dauden gazteekin sentsibilizatzeko eta kultura-bitartekotza egiteko programaren barruan dago, programa hori Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak diruz laguntzen dute.
Ikaskuntza-esperientzia bat da, eta errespetuzko eta tolerantziazko jokabideak bultzatzea du helburu. Argazki-lehiaketa baten bidez, gure ikastetxea osatzen duen aniztasun kulturala, soziala eta pertsonala islatzen da, eta arreta gizaki gisa lotzen gaituzten alderdietan jartzen da, desberdintasuna zerbait natural eta aberasgarrigisa ulertuz.
Lan irabazlea Por el camino de la vida (Bizitzaren bidetik) izan da, eta, gainera, aipamen berezia egin diogu “El cambio” lanari. Zorionak sarituei.