Maiatzaren 17an homofobia, transfobia eta bifobiaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatu dugu dibertsitatea errespetatzen eta onartzen duen eta pertsonen eskubideak onartzen dituen gizarte bat sortzeko, haien sexu-joera edo genero-identitatea edozein izanda ere.
Egun hau ospatzea aukera bat da LGTBI pertsonen giza-eskubideen sentsibilizazioa bultzatzeko, gure dibertsitatea ospatzeko aukera ezin hobea dela ahaztu gabe.