Plan berri honen helburua da lan-tresna erabilgarri berri bat izatea, emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna lortzeko lanean jarraitzeko eta erakundearen gobernu onean aurrera egiten jarraitzeko.
Hiru urte hauetako jarduera-ildo nagusiak honako hauek izango dira:
- Antolaketa-kultura
- Barne-komunikazioa
- Sarbidea, hautaketa eta sustapena
- Prestakuntza
- Adiskidetzea eta erantzunkidetasuna
- Laneko osasuna eta lan-arriskuen prebentzioa
- Zerbitzu/programen genero-eragina
- Hezkidetza
Berdintasunaren arloan aurrera egiteko beste alderdi garrantzitsu bat Margoturen parte-hartzea da: BAI SAREA, emakumeen eta gizonen berdintasunerako erakunde laguntzaileen sarea. Emakundek, Emakumearen Euskal Erakundeak, sustatutako sarea da.
Aurten, 2020an, Margotu sareko KOMUNIKAZIO-TALDEAN sartu da, aurreikusitako helburuak lortze aldera batera lan egiteko.
![](https://margotu.org/wp-content/uploads/2020/04/Bai-Sarea-nueva-2.jpg)
![](https://margotu.org/wp-content/uploads/2020/04/Nueva-para-igualdad-1.png)