Joan den martxoaren 17an, Basurtoko Gizarte Etxean “Hemen Goian” aurkeztu genuen. Ekitaldi hau, “BienTratarte” proiektuaren barne dago, zeinek eskubideen ikuspegi batetik, haurren eta nerabeen babesa eta tratu ona sustatzea du helburu.
Lan hau Masustegui eta Monte Caramelo auzoko San Gabriel auzo elkartearekin elkarlanean egin da. Helburua elkarbizitza hobetzea izan da, elkar ezagutzeko, entzuteko, hitz egiteko eta elkar ulertzeko espazioak sortuz. Baita bi kolektiboak modu positiboan ikusaraztea ere.
Elkarlan honen azken emaitz gisa Marcos Vegak (Eric Draven), auzoko bizilagunak, eta Ainhize Pinedok (CFPGBko ikasle ohia) “Hemen Goian” abestia zuzenean aurkeztu digute.
Ekitaldian izan dira, halaber, San Gabriel Elkarteko bizilagunak, Marta Ajuria Bilboko Udaleko Ekonomia eta Ogasun Saileko zinegotzia eta Verónica Domingo eta Laura Pérez, Eusko Jaurlaritza Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasuneko Zuzendaritza sailakoak.