Margotu paisaia

By | 25/10/2021

Oinarrizko Lanbide Heziketako Komunikazio eta Gizarte Modulutik, hirugarren urtez jarraian, “MARGOTU PAISAIA” argazki-lehiaketa antolatu dugu lehen mailako ikasleekin. Desberdina den kultura- eta gizarte-aniztasuna islatu nahi zen, giza balioak (arreta berezia eskainiz tratu onari), gure lurraldeko identitatea eta kultura-aberastasuna landuz, eta hori guztia egiten ditugun konposizioetan islatuz, gizaki gisa bereizten gaituena baino gehiago batzen gaituen horretan begirada jarriz eta desberdintasuna zerbait naturaltzat ulertuz.
Amaitzeko, erakusketa bat jarri da ikastetxean  ikasleen argazkiekin. Esperientzia eta ikaskuntza oso positiboak izan dira, zalantzarik gabe.

Zorionak irabazleari eta parte-hartzaile guztiei!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude