Abenduaren 21ean Bilboko Masustegi auzoko bizilagunen elkartearekin bildu ginen BientratArte proiektuaren barruan egindako lana aurkezteko: “Topaguneak: Margotu gara Masustegi”.
Produktu honekin, elektrizitateko eta administrazio-zerbitzuetako bigarren mailako ikasleek entzunak eta ulertuak izateko eskubidea landu dute.
Egun horretan, ikasleek egindako argi-panel bat piztu zen, manifestua irakurri zen eta txokolatada bat egin zen elkarrekin egindako lana ospatzeko. Gainera, ikastetxearen eta auzo-elkartearen artean etorkizunean lankidetzan aritzeko planak egin ziren.