Joan den urriaren 29an, Gainditu sarien 4. edizioa egin zen Bilbon, Rural Kutxak antolatuta, Carmen Gandarias Fundazioarekin lankidetzan. Bizkaiko gizarte-erakundeen jardunbide egokiak aitortzeko ekitaldia da, eta Rural Kutxak hirugarren sektorearen lan handia ikusarazi eta balioetsi nahi du haiekin.
Margotuk HAUR ETA GAZTEEN KATEGORIAKO saria jaso zuen ETXEBIZITZARI GIZARTE-BABESA EMATEKO PROIEKTUAGATIK.
Eskerrik asko!
