Joan den ekainaren 17an, Bai Sareak gizon eta emakumeen berdintasunerako erakunde laguntzaileen artean antolatutako jardunaldian parte hartu genuen. Margaret Bullen EHUko Berdintasun zuzendariak eman zuen hitzaldian, besteak beste, aldaketa eraldatzaileak lortzeko egiturak kendu eta sareak ehuntzeak duen garrantziaz hitz egin zigun.
Era berean, beste etorkizun posible batzuk pentsatzeko eta irudikatzeko denborarik gabe, ekintzak agian ez dira eraginkorrak izango. Topaketa horrek esperientziak partekatzeko eta berdintasunarekin konprometitutako erakundeak Emakunderen eskutik egiten ari diren lana ezagutzeko ere balio izan zuen. Ideia berriak ekar ditzaketen ekintza inspiratzaile eta errepikagarriak aurkitzeko aukera izan genuen. Margotun berdintasunaren arloan ikasteko eta bide berriei ekiteko eta etorkizun berri hau irudikatzeko prest jarraitzen dugu.

