Margotu saritua izan da Instaondarea lehiaketaren bigarren edizioan, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako 2021eko Ondareari buruzko Europako Jardunaldien esparruan, “Masustegi Bilboko balkoi ezezaguna” proiektuarengatik.
Lehiaketa honen helburua da Euskal Kultura Ondarearen ezagutza hobekien zabaltzen laguntzen duten ikasleak saritzea.
“Masustegi Bilboko balkoi ezezaguna” ideiaren helburua gure zentroa dagoen Masustegi auzoa ezagutaraztea da, gazteen artean oso ezaguna den tresna bat erabiliz, Tik Tok sare soziala, hain zuzen. Horretarako, abesti propio bat sortu dugu lelo batekin 3 hizkuntzatan (galegoa, gaztelania eta euskera), eta, ondoren, auzoko bizilagunek bertako hainbat leku erakutsi ahal izango dituzte, gure abestia oinarri hartuta.
Proiektu honetan parte hartu dute bai Margotuko ikasleek eta bai auzoko bertako bizilagunek ere, aspalditik elkarlanean aritu baikara elkarrekin.