Pasa den irailaren 28an Pepa Hornoren eskutik hezkuntza testuinguru seguruei buruzko prestakuntza jardunaldia jaso genuen. Jardunaldi hau otsailean egindakoaren jarraipena izan da, afektibitate kontzienteari buruzkoa hain zuzen ere.
Ingurune seguru bat sortzea ezinbestekoa da haurren eta nerabeen garapen bete baterako. Ingurune babesle hauek pertsona afektiboak sortzen dute. Horretarako, hezitzaileen afektibitate kontzientea ezinbestekoa da, bai familia-kideen kasuan baita irakasle eta hezkuntza arloan konpetentzia profesionalak dutenentzat.
Pepa, eskerrak ematen dizugu hezkuntza kontzientearen bidean emandako laguntzagatik!