Aurten, HAZI programa garatu dugu, emakumeen aurkako indarkeriazko portaerak eta desberdintasun-egoerak prebenitzeko eta horiei buruz sentsibilizatzeko. Programa hori zaurgarritasun bereziko egoeran dauden gazteei eta familiei zuzenduta dago.
Programaren helburua da emakumeen aurkako indarkeriazko jokabideen agerpenari eta desberdintasun-egoerei buruz sentsibilizatzea eta horiek prebenitzea, babes-faktoreak sortzea eta arrisku-adierazleak murriztea, eta jada agertu diren kasuak detektatzea, sareko baliabideekin koordinatuta erantzun bat emateko. Gainera, aukera-berdintasuna sustatu nahi du, jarrera kritikoa, parte-hartze soziala eta ahalduntzea sustatzen dituzten estrategien bidez, mekanismo ez-paritarioak desaktibatzeko.
![](https://margotu.org/wp-content/uploads/2023/02/Hazi-1-recortada-658x1024.jpg)
![](https://margotu.org/wp-content/uploads/2023/02/AND01889-1-683x1024.jpg)
![](https://margotu.org/wp-content/uploads/2023/02/logo.emakunde-1024x548.jpg)