Haurren Munduko Eguna dela eta, Margotutik haur eta nerabeen eskubide eta betebeharren garrantziaz hausnartzeko tartea eskaini nahi izan dugu.
Egun berezi hori ospatzeko, eskubide eta betebeharren dekalogo bat egin dugu ikasleekin, eta jarduera horrekin ideiak adierazi, iritziak partekatu eta eskubideak izateak erantzukizunak hartzea ere badakarrela jabetu gara, eta keinu txiki bakoitzak elkarbizitza bidezkoagoa, errespetuzkoagoa eta inklusiboagoa eraikitzeko balio duela.
