Oinarrizko lanbide heziketako komunikazio eta gizartearen arloan eta gure ikasleekin jorratzen dugun Bien Tratarte proiektuaren barne, Princesa de Madrid ospitaleko Cristina Martin kirurgialariak burutu duen iniziatibarekin bat egin nahi izan dugu. Hau da, koronabirusa pairatzen duten gaixoek, estatu osoan ospitaleratuak daudenak, animoak emateko gutunak eta marrazkiak jaso ditzaten. Mugimendu solidario batean parte hartzearen bidez, enpatia eta elkarkidetasunaren sentimendua sustatzeko helburuarekin eta, aldi berean, gure ikasleen ahotza entzungaia izateko helburuarekin, COVID 19 pazienteentzako elkartasun gutunak eta marrazkiak egitea proposatu diegu, maitasuna eta hurbiltasuna bidaltzeko asmoarekin egoera larri hori hobeto eramateko nahiarekin.
Ekimen honen bidez, ikasleek gizarte osoko mailetan pairatzen ari garen egoera larri honetan gogotsu eta solidarioki parte hartu dute.