2019tik, Enplegu,Gizarte inklusio eta berdintasun sailak BAT EGIN programaren finantzaketan parte hartzen du. BAT EGIN programak laguntza psikosoziala ematen die guraso bakarreko familiei, gehienetan arrisku-egoeran dauden emakumeek osatzen dituztenak. Banakako eta taldeko laguntza psiko-soziala emanez, inklusio eta gizarteratzea da programa honen xedea.. Horretatako, familia hauek desabantaila edo zaurgarritasun egoeran jartzen dituzten faktoreetan erreparatzen da, baita familia horren parte diren adingabeengan ere.