“La tribu de Margotu” lemapean, abenduak 18-an ospatu dugu nazioarteko pertsona migranteen eguna, ekintza desberdinen bitartez landu dugu kultura eta banakoen dibertsitatea, baita komunikazioan eta pertsonarteko harremanetan desberdintasunak dakarren alde aberasgarri hori.
Jarduera guztien gainetik nabarmendu da “MARGOTUKO LURRA”, non mapamundi baten bitartez “argazkien collage” moduko bat egin dugun ikasle eta irakasle guztien argazkiekin egun horretan zentruko atarian ipintzeko. Jarduera honekin lortu nahi izan duguna da Margotu osatzen dugun guztiok gure zentrua erakusten duen mapa honetan agertzea, eta zentrua gure tribua izango balitz bezala sentitzea.
Egun honetan KULTURA ARTEKO TOPAKETA ospatzera gonbidatzen zaituztegu!