Urtero, ikasturtea amaitzean, Kale dor Kayiko sarien banaketa antolatzen da, ikasle ijitoen ahalegina aitortzeko. Ikasle horiek eskola-etapa bat arrakastaz amaitzen dute, haien familiek eta ikastetxeetako irakasleek lagunduta. Aurten ere ekainaren 17an Deustuko Unibertsitatean egindako sari-banaketan izan gara. Aurten Manuelak eta Jonathanek Bigarren Hezkuntzako graduatua eta Oinarrizko Mailako Lanbide Heziketako titulua lortu dute Ile-apainketa eta Elektrizitate eta Elektronika lanbide-profilean, hurrenez hurren. ZORIONAK! ZORTE HANDIA OPA DIZUEGU ETAPA BERRI HONETARAKO!
