CENTRO ZORROZA
Martxoaren 8aren inguruan Zorrotzako Zentroan hainbat jarduera burutu dira, beste urte batez, emakume, neska eta mutilekin. Jardueron helburua zaintza lana aintzatesteak duen garrantzia lantzea, erantzunkidetasuna sustatzea eta egituraz diren desberdintasunak ikusaraztea izan da.
CENTRO MASUSTEGUI
“SÚMATE A LA IGUALDAD” lemarekin zenbait ekintza eraman ditugu aurrera 8M astean zehar:
- “ESTEREOTIPO-ROLAK ALDERANTZIKATZEN”. Gizonek “emakumeen ohiko” ekintzak egin dituzte ile apainketa eta estetika tailerretan. Emakumeek “gizonezkoen ohiko” ekintzak egin dituzte elektrizitate tailerrean.
- “IKUS-ENTZUNA: LAN ESTEREOTIPOAK ALDERANTZIKATZEN”. Gure ikaslegoak elkarrizketa formatua duen mini-dokumentala da. Bertan, neska den elektrizitate ikasle batek eta mutila den ile apainketa ikasle batek izan duten esperientzia kontatu dute, baita estereotipoei aurre egiteko izan duten modua eta lan etorkizuna nola ikusten duten ere.
- “BERDINTASUNERAKO ZUBIA EKINTZA”. Ekintza honetan zubiaren alde batean genero estereotipoak kokatu genituen eta beste aldean horiek dituzten hautabideak. Ekintza honen bidez ikasleek estereotipoen kontra borrokatu behar diren pertsonek sentitzen dutena sentitu dute. Horretaz gain, konturatu dira besteen laguntzarekin zubiaren alde batetik bestera igarotzea errazagoa dela. Hala, berdintasunaren garrantzia azpimarratu dugu.
- “BERDINTASUNAREN ALDEKO PHOTOCALLa”. Bertan ikasleek maskarak egin zituzten, guztiok barruan dugun gizonezko eta emakumezko alderdiak islatzen zituztenak. Gero, horiekin argazkiak egin zituzten.