“Margoturen taupada/El latido de Margotu” lelopean, Migratzaileen Eguna ospatu dugu OLHn, nerabezaroan oinarritutako hainbat jarduera abian jarriz eta munduan bizi garen pertsonen jatorriari eta aniztasunari buruz hausnartuz. Gaur egun gertatzen ari diren gatazka belikoak hartu ditugu erreferentziatzat, ikasleekin gogoeta egin ahal izateko, elkarbizitza hobetzeko eta gatazkak hainbat eremutatik konpontzeko (politikoa, ekonomikoa, kulturala eta pertsonala). Nabarmentzekoa da MAPAMUNDIaren jarduera, elkargune-, bake- eta bizikidetza-mezuak eraikitzeko euskarri izan baita. Arreta berezia jarri diogu Ukraina ezagutu eta Ukrainara hurbiltzeari, izan ere, gure lau ikasle herrialde honetatik datoz. Baita ere, Israel eta Palestinaren arteko gatazkari, sentsibilizazio handia adierazi baitute ikaslek.
Eguna amaitzeko, “Margoturen giza paisaia” proiektuaren aurkezpen-gala egin dugu. Bertan, egindako lan guztiak aurkeztu dira eta argazki irabazleari saria eman zaio. Oraingoan,…… izan da. Zorionak saritutako pertsonari eta KULTUREN ARTEKO TOPAKETAREN egun zoriontsuari