Zerbitzuak
Gazteak eta familia
ARRISKU HANDIKO EDO GIZARTE-BAZTERKERIAKO EGOERAN DAUDEN GAZTEEI ETA FAMILIEI HELDUARORA IGAROTZEN LAGUNTZEKO “BILAKATU” ZERBITZUA.
Zerbitzuak, helduarora Bitarteko Igarotze prozesuan laguntzeko eta gizarte-eta hezkuntza- laguntza emateko sortu denak, egoera zailen batean aurkitzen diren 17 eta 23 urte bitarteko gazteak ditu hartzaile. Hauxe da gure helburua: gizartean eta hezkuntzan oinarritutako esku-hartze osoa egitea, Igarotze prozesua bultzatuz eta babesa zein laguntza emanez, laguntza maila ezberdinak behar dituen gazte bakoitzaren beharren.
Egiten ditugun jarduerak:
- GAZTEENTZAKO ZENTRO IREKIA: TOPAGUNEA Gazteentzako Zentro Irekia: Topagunea: beste hainbat gazterekin harremanetan jartzeko gunea da. Beraien beharrizanei egokituta dago, eta, besteak beste, jarduera hauek eskaintzen dituzte bertan: Gaikako tailerrak( hip hop-a, malabareak,…), Aisialdirako jarduerak, Alfabetatzea eta Hezkuntza indartzeko eskolak.
- FAMILIAREN PARTE-HARTZEA Seme-alaben autonomia-prozesuan laguntzeko tresnak eta gaitasunak behar dituzten familientzat.
- LAGUNTZA PSIKOLOGIKOA Ingurugiro pertsonal, familiar eta sozialean zailtasunak agertzen dituzten pertsonei zuzenduta dago, helburua beren garapen kognitibo, emozional eta soziala lortzea delarik. Modu honetan indartu egingo dugu beren egokitzapena hobetzea gure gizartean.
- PARTAIDETZA ETA LAN KOMUNITARIOA Herritartasun aktiboa eta osoa bultzatzeko, arlo guztietan: ekonomiko, sozial eta kultural, jarduerak herritar gisa duen erantzukizunaren kontzientzia hartzera bideratuta egongo dira, beste errealitate, esperientzia eta ingurune bat ezagutuz.
- ETXEBIZITZARAKO GIZARTE-LAGUNTZA Bi ekintzatan datza: Emantzipaziorako Pisuak: bizimodu heldura egokitzeko egoitza-baliabideak behar dituzten gazteentzat. Etxebizitza Eskuratzeko Gizarte Laguntza: etxebizitza eskuratzeko prozesuan laguntza eta babesa ematen die emantzipaziorako pisua eskuratzeko baldintzak betetzen ez dituzten gazteei, edo eguneroko bizitzan laguntzarik behar ez duten gazteei.
LAGUN IZAN: EREDUZKO BOLUNTARIOTZA
Egoitza behar ez duten gazteei beraientzat eredu izango den pertsona heldu baten borondatezko laguntza eskainiko zaie. Pertsona horrek Bizimodu Heldurako Ibilbidea egiteko Plana antolatzeko eguneroko jardueretan lagunduko die.