Zerbitzuak
OSATU ZERBITZUA
ETORKINAK GIZARTERATZEKO OSATU ZERBITZUA
Osatu gizarteratze-zerbitzua 15 eta 25 urte bitarteko etorkin gazteei eta etorkinen familiei dago zuzenduta. Helburu nagusia erabiltzaileen gizarteratzea sustatzea da, bizitza ekonomiko, sozial eta kulturalean parte hartzeko behar diren aukerak eta baliabideak izan ditzaten.
Hauek dira egiten dugun jarduerak:
- GIZARTERATZEKO IBILBIDEA DISEINATU ETA ABIAN JARTZEA: Gizarteratze-prozesu egonkorra bideratzeko behar diren ekintzak eta helburuak zehazten dira, prosezu horrek arrakasta izan dezan. Gainera, laguntzaeta babesa eskaintzen da prozesu administratibo osoan.
- LAN BITARTEKARITZARAKO ZERBITZUA(LBZ):Zerbitzu honek hiru ekintza ditu: Enplegagarritasuna eta Lanerako Motibazioa Hobetzeko Ekintzak, Enpresekiko Bitartekaritza, eta Ziberespazioa, non Teknologia Informatiko Berriak ikasten baitira.
- BABES PSIKOLOGIKOKO ZERBITZUA(BPZ): Etorkin gazteei eta euren familiei laguntza ematen zaie, inmigrazioak eragindako nahigabeak eta estres-faktoreak gainditzeko.
- PARTAIDETZA SOZIALA ETA KOMUNITATEKOA: Herritartasunerako eta partaidetza sozialerako tailerrak egiten dira, arlo komunitariotik. Era berean, hizkuntza sendotzeko tailerrak egiten dira,gaztelaniaz eta euskaraz hitz egin ahal izateko eta euskal kultura hobeto ulertzeko.