Gaur, azaroak 20, Haurren eta Nerabeen Eskubideen Nazioarteko Egunean, Bilboko Udalak Azkuna Zentroan antolatutako “Nahi duzun hiria, maite zaituen hiria” ekitaldian parte hartu dugu.
Ekitaldian Haur eta Nerabeen Eskubideei buruzko Konbentzioko artikuluak irakurri dira. Margotuk 38. artikulua irakurri du: Gerra garaian ezingo zara soldadu gisa errekrutatu, ezta borroketan parte hartu ere. Gatazkarik izanez gero, haurrek babes berezia izateko eskubidea duzue.