Urrian zehar, GIHak lantzen jarraitu dugu Zorrotzako Zentroko emakumeekin. Komunitatean GJHei buruzko informazio- eta sentsibilizazio-kanpaina bat egin dugu.
Kanpaina hau egiteko, talde eragile bat sortu dugu Garapen Iraunkorreko Helburuei buruzko informazioa biltzen duen informazio-triptiko bat eta kartel bat diseinatzeko, mundu mailako egoera eta beharrak azpimarratuz. Ondoren, emakumeekin batera, triptikoak eta kartelak banatu ditugu auzoko denda eta bizilagunen artean.