Garapen Iraunkorreko Helburuen astean “GURE ESKU DAGO MUNDU HOBE BAT” leloarekin egindako lanaren ondorioz, ikasleek “GJHekiko Margotu Konpromiso” gisa proposatu zuten tapoi solidarioak biltzea Araitz Murillo meningitisak eragindako garuneko paralisia duen txikiaren senideek bultzatutako kanpainarako. Ikasturte honetan, Margotu izeneko komunitate txiki hau guztia irauli egin da tapoiak bilduz. Aurrera Araitz!