8 M Martxoaren 8an, emakumeek beren eskubideak aitortzeko eta bizitzaren alderdi guztietan egiten duten ekarpena ikusarazteko egindako bideari buruz hausnartu dugu Oinarrizko Mailako LHko zentroan. “Berdintasunaren alde egunero lan egitearen harrotasuna” leloarekin, hainbat jarduera egin ditugu ikastetxean, guztion arteko lana eta “ereitea” aldarrikatzeko, gizarte berdinzale, iraunkor eta demokratiko baterantz aurrera egiten jarraitzeko formula gisa.