Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, Guraso Bakarreko Emakume eta Familientzako Gizarteratze Zentroan, aste osoan zehar hainbat Gizarte eta hezkuntza-jarduerak eta ekintza komunitarioak egin ditugu emakumeekin eta adingabeekin, EMAKUME BATUAK, INDARKERIA MATXISTAREN AURKA leloarekin.
Gainera, ahalduntze-ekintza gisa, eta emakumeei entzun eta ikustarazteko helburuarekin, azaroaren 25ean, Arriaga Antzokira joan gara, Berdintasun Arloaren bitartez, Bilboko Udalak antolatutako ekitaldira. Ekitaldi horretan alkateak, talde politikoek, erakunde publikoetako ordezkariek, emakumeen eta feministen elkarteek, eta abarrek parte hartu zuten.