Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, aste osoan zehar, Emakume eta Guraso Bakarreko Familientzako Gizarteratze Zentroan hainbat jarduera egin ditugu emakumeekin eta adingabeekin: NIRE BIZITZA, NIRE GORPUTZA, NIRE ESKUBIDEAK, ATZERAPAUSORIK EZ!
Gainera, Arriaga Antzokira joan gara, azaroaren 25ean antolatutako ekitaldi instituzionalera, Bilboko Udaleko Berdintasun Arlora. Bertan, zinegotziak, talde politikoek, erakunde publikoetako ordezkariek, emakume eta feministen elkarteek eta abarrek parte hartu zuten.

