Osasun arloan, babesa eta tratu onak jasotzeko eskubidea lantzeko asmoarekin, eta teknologiaren eta bideojokoen industriari buruzko kontzientzia kritikoa garatzen laguntzeko, Un chute de dopamina lehiaketa antolatu dugu gure ikasleen artean.
Jarduera horri esker, baldintzapen klasikoaren (Pauloven txakurra) eta baldintzapen eragilearen (arratoiekin eta usoekin egindako lanak) kontzeptuak landu ahal izan dira, industria horren barruan nola erabiltzen diren ulertzeko.
Tik Tok sare soziala erabili dute, gazteengana erraz iritsi daitekeen hizkera argia eta dibertigarria erabiliz.
Zorionak ile-apaindegiko 1. mailako taldeko irabazleei eta parte hartu duten ikasle guztiei!