M8-a egun garrantzitsua da Margotun, noiz sentsibilizazio eta aldarrikapen jarduera ugari egiten diren.
ZORROTZAKO ZENTROA
Zorrotzako zentroan sentsibilizazio-kanpaina bat egin dugu VISIBILIZADAS: GAUZA IZUGARRIAK EGIN DITZAKEGULAKO deitua, zeinen helburua beren egunerokotasunean berdintasuna sustatzen duten emakumeak aintzat hartzeko eta bistaratzeko. Hainbat jarduera hezitzaile gauzatu ditugu emakume eta umeekin, eta jarduera hauetan eginiko lanaren fruitua lokalaren kanpoaldean eskegita dagoen sentsibilizazio pankarta izan da, zeinak emakume sustatzaileen informazio aipagarria duen.
Beste alde batetik parte-hartze batzordea osatzen duten emakumeek, KOMUNITATE-JARDUERA bat gauzatu eta garatu dute Zorrotzan. Jarduera honetan berdintasuna sustatzen duten emakumeen inguruko informazioa duten kartelak sortu ziren. Kartel horiek Zorrotzako saltoki desberdinetan erakutsi dira. Jarduera honekin zerbitzuko emakumeen parte-hartze, bistaratzea eta ahalduntzea bultzatu dugu, auzoaren sentsibilizazioarekin batera.
MASUSTEGIKO ZENTROA
Hainbat jarduera egin ditugu gazteekin “Aldaketan aitzindariak, berdintasunean buruak” lelopean , helburua berdintasun-eskubidea errealitate egitea delarik. Horretarako gure ikasleei erakutsi diegu, beren alor profesionaletan aitzindariak izan diren eta sozialki ezarritakotik banandu ziren emakumeek egindako lanaren garrantzia, aldi berean emakume aitzindari bakoitzak bere alor profesionalean egindako ekarpenak ere ikusi dira.
Beste alde batetik, Topagune espazioan gazteek arte plastikoaren bidez eta hainbat koadro eginez, haientzat emakumeen egunak duen esanahia adierazi dute. Koadro horiek ikastetxean erakutsi dira.