Egun honen ospaketaren inguruan hainbat ariketa egin ditugu: alde batetik, sentsibilizazio proiektu audiobisual bat proposatu zen Margotuko ikasleen partaidetzarekin, hau “Alkoholaren inguruko erreflexioak” deitu genuen, non ikasleek beraien iritzia eman zuten nerabezaroan alkoholaren kontsumoaren inguruan. Honetatik aparte, tresna digitalen eskuz alkoholaren kontsumo arduratsuaren inguruko kartelak egin ditugu ere, kontsumoaren inguruko gauzetaz hausnartzeko xede duena. Bukatzeko, ikasleak parte hartu zuten “Bar alternatibo 0,0” izena duen aktibitatean, non zuku bat eskaintzen zitzaien edari osasuntsu moduan zertarako edaten dugun erreflexioa sustatzeko. Guzti hau era dinamiko eta dibertigarri batean eginda.