Aurten ere, gizon eta emakumeen arteko berdintasunarekiko konpromisoari fidel, Margotun azaroaren 25ean “Emakumeen indarkeriaren aurkako mundu-eguna” ospatu genuen. Horretarako honako ekintzak garatu genituen:
ZORROTZA ZENTROA
Emakume eta familiarentzako gizarteratze zentroan:
Emakume eta familiarentzako gizarteratze zentroan, egun honen garrantzia aldarrikatzeko emakume eta umeentzako honako ekintzak garatu dira:
- Emakumeen kontrako indarkeriaren eta mikromatxismoei buruzko mito-tailerra
- Azaroaren 25arekin zer ikusia duen murala, sentsibilizatzeko, aldarrikatzeko eta aditzera emateko
- Umeekiko tratu ona sustatzeko tailerrak
Zorrotzan (udal mailan):
Zorrotzako talde koordinatzailearekin batera, “Morea Gure Kolorea” goiburupean auzoan zenbait ekintza desberdin garatu dira:
- Umeentzako “Besteak ondo tratatzearen aldeko tailerrak”
- Emakumeen kontrako indarkeriari buruzko informazio-mahaia, Margoturen partaidetza komisioaren buruzagitzapean
- “Gabon zuhaitz morearen”, apaingarriek emakumeen kontrako indarkeriaren kontrako mezuak dituzte
- “Emakumeen kontrako indarkeriaren kontrako lehiari buruzko manifestua irakurri”. Margotu osatzen duten emakumeek indarkeria horren kontra sentitzen duten mespresua adierazi dute
MASUSTEGI ZENTROA
Masustegi zentroan “CRECIENDO DESDE EL BUEN TRATO” goiburupean zenbait ekintza garatu dira:
09:00 Zentroko gazteek egindako “Tu contrata maltrato” lan audiobisuala ikustea. Lan honek BELDUR BARIK 2019 ekitaldiko lan audiobisual onenaren saria erosi zuen.
Ekintza: “PEPA Y PEPE: LA ESCALERA DE LA VIOLENCIA MACHISTA”, elkarren artean ondo tratatzeari buruzkoa
11:00 Photocall Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleek egindako mezuak dituen salaketa
13:00 Bilketa eta “CRECIENDO DESDE EL BUEN TRATO” pankartaren aurkezpena, Zentroko ikasleek azaroan garatutakoa
13:15: Azaroaren 25eko manifestoa irakurtzea
13:30 Oinarrizko Lanbide Heziketako zentroak antolatutako “Cómo se construye una relación de buen trato” leihaketako irabazleen lanak irakurtzea eta sariak banatzea.