Ikasturtea amaitzean Alex Quintero elkarrizketatu dugu, Ikaslan Bizkaia Programari esker Aveiron (Portugal) LP aldi bat egin duen bigarren mailako ikaslea.
Alex, nolako esperientzia izan duzu Aveiron (Portugal) elektrizitate alorrean praktikak egiten?
Oso ondo egon nintzen Aveiron, lagun talde batekin joan nintzen eta helburu bera genuen, hots, praktikak aurrera atera eta elkar zaintzea. Elkar asko lagundu genuen. Enpresara bisitan joateko gogoarekin nago, oso ondo tratatu baininduten, oso arretatsuak izan ziren nirekin.
Zer ekarri dizu praktikak beste herrialde batean egiteak?
Ezagutza eta esperientzia asko eman dit, hizkuntzarekin izandako zailtasunak alde batera. Hasieran zaila da, baina asko ikasten da eta ideia berriak dituzu hona etortzean. Esperientzia aberasgarria izan da.
Gomendatuko zenuke LPak kanpoan egitea?
Bai, esperientzia paregabea baita. Kanpoan egoteak, ezagutzen ez dituzun pertsonekin lan egin eta bizitzeak, gainera, autonomoagoa izaten laguntzen dizu eta lana nola egin eta lan mundua nolakoa den erakusten dizu. Oso ondo egon da.