Maiatzaren 31an Margotun Tabakoaren kontrako Nazioarteko eguna ospatu genuen, gure ikaslegoak tabakoaren kontsumo/gehiegikeria/uztearekin zerikusia zuten gutun lehiaketan parte hartu zuen pozik. Gainera, klase bakoitzak horma-murala egin zuen, eta gazteek tabakoaren kontrako mezu desberdinak jarri dituzte bertan. Gero zentroaren atean zintzilikatu dugu.
Goizean zehar egon diren atsedenaldietan fruta jan dugu, BIZITZA ESTILO OSASUNGARRIA aldarrikatzeko.
Kerik gabe bizitzearen alde!