Urrian eta azaroan “Gazte Berdintasunean 2.0” eskola-programan parte hartu genuen. Emakunderen Gizonduz programan dago kokatuta Gazteak Berdintasunean 2.0 proiektua, eta, horren bidez, gazteen eta nerabeen (bereziki, gizonen) kontzientziazioa eta inplikazioa sustatu nahi dira, emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde eta emakumeenganako indarkeriaren aurka egiteari begira, bai eta gatazkak konpontzeko jarrera ez-bortitzak baliozkotze aldera ere, teknologia berrietan oinarritutako zenbait hezkuntza-erreminta erabiliz.