Ardura-partekatuaren tailerra antolatu dugu Margotun. Bertan, tradizionalki emakumeen ekintzak ziren jarduerak, mutilek egin dituzte, plantxatu eta josi. Aurretiko lana ere egin dugu, non, etxeko lanen ardura partekatuaren lanketa egin den.
Jarduera moduan, beren amantaletako botoiak josi ditugu eta laneko arropak plantxatu. Horretarako, maisuen erakusketa praktikoa egon zen aurretik. Jardueraren ebaluazioa oso positiboa izan da, ikasleen eta irakasleen eskutik.