Azaroaren 15ean, Alkoholaren Nazioarteko eguna ospatu zen eta Margotu elkartean hainbat ekintza burutu genituen: lehendabizi, ikus-entzunezko sentsibilizazio proiektu bat burutu zen “Alkoholaren inguruko hausnarketak” izenekoa, non gazteek haien ikuspuntua eman dute gaiaren inguruan.
Alkoholaren kontsumoa normalizatzeko kontzientzia kritikoa sortzearren, egun horretan zehar atsedenaldietan, ikasleek “Taberna alternatiboan pozik” joan ahal ziren eta bertan frutazko zukuak eskatu zezaketen non tetrabrick-ak umorezko mezuak zeuzkaten idatzita. Aldi berean, alkoholaren kontrako mezuak edo osasunaren aldeko mezuak idatzi zezaketen. Horrela, izen ezberdinak sortu ziren, adibidez, “whykilandia edo tristuraren zukua” eta “autoestima baxua eta segurtasun ezaren arazoa saihesteko ron-kola”. Halaber, arratsaldean zentro irekian, koktel lehiaketa bat burutu zen. Bertan, ikasleek alkoholik gabeko koktelak sortu behar zituzten eta originaltasun gehien zuen koktela, irabazlea izan zen. Horrela, “ligatzeko koktela” edo “adoretsua izateko koktela” sortu zituzten. Dena umore gakoan.