Zorrozako zentroa
Emakumearen eta Familiaren Gizarte Inklusio Zentroan:
Aurten Emakumeentzako eta Familiako Gizarte Inklusiorako Margotu Zentroan, formakuntza taldeetan parte hartzen duten emakumeekin “Abestiak Sortzen” proiektua garatu dugu, PURO LUEGO musika taldea eta SETEM Hego Haizea elkartearekin batera.
Proiektuaren helburua gizarte eredua zalantzan jartzea eta kontsumo ereduaren inguruko hausnarketa bat egitea izan da, kontsumo eredu hau indarkeria matxistaren sortzaile bezala irudikatuz. Honekin batera, zerbitzuaren emakumeen parte hartze komunitarioa sustatzea.
Hausnarketa prozesua eta gero, PURO LUEGO-k salaketa soziala bultzatzen duen “Las calles de mi cuidad” abestia sortu du, taldearen errepertorio musikalean sartu dena.
Abesti honen aurkezpena Azaroak 25-aren harira egindako jarduera komunitarioan egin da. Sorkuntzak oso erantzun positiboa izan du esparru guztietan: taldeko emakumeetan, PURO LUEGO taldean eta esparru komunitarioan.
Zorrozako komunitate mailan
Zorroza taldearen koordinatzailearekin elkarlanean, azaroaren 23an auzoko auzoko hainbat jarduera egin dira: Neska eta mutilentzako tailerrak, “El trukemé de la violencia” edo “Indarkeriaren aurkako zapi moreak” sortzea. Margotuko Emakumeen Batzordeak sortu zuen azaroaren 25eko esposizioa ere ikusgai egon zen. Eguna bukatzeko, Puro Luego taldearen kontzertua izan zuten familiak. Margotu eta SETEMen parte hartu zuten emakumeek egindako hausnarketa prozesuaren ondorioz sortu zen abestia.
Masustegi zentroa
9:00 Margo-Artez eta zentro irekian parte-hartzen duten gazteek sortutako “Bortzaketa kontratatzen duzu” ikus-entzunezko proiektuaren aurkezpena
11:00 Prestakuntza profesionaleko ikasleek garatutako zalaketa mezuen “Photocall”a
13:00 Kalejira Margo-Artez-eko partaideen perkusioarekin batera
13:15 2018ko Genero indarkeriaren biktimei omenaldia eta indakeriaren aurkako gutun irabazlearen irakurketa
14:00 Labide heziketarako zentroan, emakumeenganajo indarkeriaren aurkako gutunen lehiaketaren sari banaketa