Hirugarren sektorean egindako lanari balioa ematen dioten sari hauek ekainaren 15ean eman ziren Guggenheim museoan.
Saria BBKren Gizarte Ekintzako zuzendari Nora Sarasolak eman zuen, eta erakundeko zuzendaritza taldeak jaso zuen saria. Eskerrak eman zizkieten giza taldeari eta lagundu diguten erakundeei, eta, batez ere, lagun ditugun pertsonei, haien ausardia handiagatik; izan ere, egoera zailei aurre egin behar baitiete.
Bizi dugun pandemiaren ondorioz familia askok duten egoera eta lanean jarraitzeko dugun konpromisoa ere nabarmendu zituzten, energia guztia egoera horietan jarriz. Ez zuten galdu erronka berri horietan laguntzen jarraitzeko laguntza instituzionala eskatzeko aukera.