oinarrizko lanbide-heziketa
Administrazio-zerbitzuak
Tituluaren konpetentzia orokorra oinarrizko administrazio- eta kudeaketa-lanak egitea da. Autonomiarekin, erantzukizun eta ekimen pertsonalarekin,adierazitako kalitatearekin lan eginez,lanean ingurumen-arloan indarrean dauden arauak eta segurtasun- eta higiene-arauak betez. Gaztelaniaz ahoz eta idatziz. Hala badagokio, norberaren hizkuntza koofizialean, bai eta atzerriko hizkuntzan.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Bulegoko laguntzailea.
• Zerbitzu orokorretako laguntzailea.
• Artxibategiko laguntzailea.
• Mandataria.
• Informazioko laguntzailea.
• Informazio-zerbitzu zentraletako telefonista.
• Korrespondentziaren sailkatzailea eta/edo banatzailea. • Datuen grabatzailea eta egiaztatzailea.
• Digitalizazioko laguntzailea.
• Dokumentuen saileko langilea. • Salmentako laguntzailea.
• Saltokiko saltzailearen laguntzailea.
• Kobratze-langilea edo kutxazaina.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Erdi-mailako heziketa-ziklo batekin (titulu honek lehentasuna izango du lanbide-arlo hauetako erdi-mailako titulu guztietan ikasleak onartzeko: Administrazioa eta kudeaketa; Merkataritza eta marketina; Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza; Beira eta zeramika; eta Arte grafikoak).
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Profesional honek besteren kontura egiten du lan edozein motatako enpresetako edo erakunde pribatu edo publikoetako zentroetan, bulegoetan, langeletan eta administrazio- edo merkataritza-sailetan, eta produkzio-sektore guztietan.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?
Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara sartzen. Prestakuntza-plana: Hauek dira heziketa-ziklo honetako moduluak:
• Datuen tratamendu informatikoa. (198 o.)
• Bulegotikako oinarrizko aplikazioak. (165 o.)
• Oinarrizko administrazio-teknikak. (198 o.)
• Artxibatzea eta komunikazioa. (120 o.)
• Bezeroen arreta. (66 o.)
• Eskariak prestatzea eta produktuak saltzea. (72 o.)
• Merkataritza-prozesuko administrazio-teknikak. (96 o.)
• Diruzaintzako oinarrizko teknikak. (72 o.)
• Zientzia aplikatuak I. (165 o.)
• Zientzia aplikatuak II. (144 o.)
• Komunikazioa eta gizartea I. (165 o.)
• Komunikazioa eta gizartea II. (168 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (53 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (260 o.)
• Tutoretza eta orientabidea I. (33 o.)
• Tutoretza eta orientabidea II. (25 o.)