OINARRIZKO LANBIDE HEZIKETA
Elektrizitatea
Titulu honen konpetentzia orokorra muntaian eragiketa osagarriak egitea eta elementu eta ekipo elektriko eta elektronikoak mantentzea da. Bai eta eraikinetarako eta eraikin multzoetarako instalazio elektroteknikoak eta telekomunikaziokoak behar diren teknikak erabiliz, adierazitako kalitatearekin jardunez, dagozkion laneko arriskuak eta ingurumena babestuz. Gaztelaniaz ahoz eta idatziz. Hala badagokio, norberaren hizkuntza koofizialean, bai eta atzerriko hizkuntzan.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Behe-tentsioko instalazio elektrikoetako langilea.
• Satelite-telebistako antena hartzaileen muntatzailearen laguntzailea.
• Tresneria telefonikoko eta telegrafikoko instalatzailearen eta konpontzailearen laguntzailea.
• Komunikazioko tresnen eta sistemen instalatzailearen laguntzailea.
• Telefono-instalazioetako instalatzailearen eta konpontzailearen laguntzailea.
• Energia elektrikoaren produkzioko eta banaketako industriaren peoia.
• Sistema mikroinformatikoetako muntatzaile laguntzailea.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Erdi-mailako heziketa-ziklo batekin (titulu honek lehentasuna izango du lanbide-arlo hauetako erdi-mailako titulu guztietan ikasleak onartzeko: Elektrizitatea eta elektronika; Informatika eta komunikazioak; Fabrikazio mekanikoa; Instalatze- eta mantentze-lanak; Energia eta ura; Erauzpen-industriak; Itsasoa eta arrantza; Kimika; Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak; Zurgintza, altzarigintza eta kortxoa; eta Eraikuntza eta obra zibila).
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Profesional honek besteren kontura egiten du lan eraikinetako, etxebizitzetako, bulegoetako, merkataritza-lokaletako eta industria-lokaletako instalazio elektroteknikoak muntatzeko eta mantentzeko enpresetan, betiere goragoko mailako pertsona baten gainbegiradapean. Profesional honen jarduera Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoaren eta Telekomunikazioetako Azpiegitura Komunen Araudiaren mende dago.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?
Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara sartzen. Prestakuntza-plana: Hauek dira heziketa-ziklo honetako moduluak:
• Instalazio elektrikoak eta domotikoak. (231 o.)
• Telekomunikazioetako instalazioak. (165 o.)
• Ekipo elektriko eta elektronikoak. (231 o.)
• Datuak transmititzeko sareak instalatzea eta mantentzea. (144 o.)
• Behe-tentsioko instalazio elektrikoen eta telefonia- eta komunikazio-instalazioen muntaketa eta mantentza-lana. (168 o.)
• Elektrizitate- eta elektronika-zerbitzuen bezeroentzako arreta. (48 o.)
• Zientzia aplikatuak I. (165 o.)
• Zientzia aplikatuak II. (144 o.)
• Komunikazioa eta gizartea I. (165 o.)
• Komunikazioa eta gizartea II. (168 o.) • Laneko prestakuntza eta orientabidea. (53 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (260 o.)
• Tutoretza eta orientabidea I. (33 o.)
• Tutoretza eta orientabidea II. (25 o.)