Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, aste osoan zehar, Emakume eta Guraso Bakarreko Familientzako Gizarteratze Zentroan hainbat gizarte- eta hezkuntza-jarduera eta jarduera komunitario egin ditugu emakume eta adingabeekin, EZ DUGU AMORE EMANGO!
Gainera, ahalduntze-ekintza gisa eta emakumeak entzun eta ikusarazteko helburuarekin, Azkuna Zentrora joan gara Bilboko Udalak azaroaren 25a dela-eta antolatutako ekitaldira, Berdintasun Arloaren bitartez. Bertan, alkateak, talde politikoek, erakunde publikoetako ordezkariek, emakumeen eta feministen elkarteek eta abarrek parte hartu zuten.