Ikastetxearen Heziketa Proiektua

AURKEZPENA

sm_full.aspxMargotu elkartearen heziketa-proiektua, elkartearen testuingurua kontuan hartuta taxutu da. Proiektu horren bidez, argi utzi nahi dugu zein den gure heziketa-eredua eta jardunbide bateratua, hain zuzen, proiektua elkarrekin egitea, eztabaida eta adostasuna barne dituen konpromiso kolektibotik.
Hezkuntzaren proposamen integrala egin nahi izan dugu, hezkuntza, antolakuntza eta kudeaketa arloetan eragina duena. Eta hezkuntza-jardueraren curriculum-ikuspegitik egin dugu.

 

 

NORTASUN PRINTZIPIOAK

Margotu elkartea 2000. urtean sortu zen, gizartean bazterkeria jasateko arriskuan zeuden pertsonentzat gizarte- eta heziketa-erantzuna emateko helburuarekin.
Gure elkartearen asmo nagusia, hortaz, gizarte-bazterkeriako egoerak arintzea eta prebenitzea da, helburu hauek lortzearren:
• Oinarrizko prestakuntza eskuratzea eta eguneratzea eta hezkuntza-sistemaren mailetan sar daitezen erraztea.
• Lanbide-prestakuntza hobetzea edo beste lanbide batzuetan lan egiteko prestakuntza eskuratzea.
• Gizarte, kultura, politika eta ekonomia arloetan parte hartzeko gaitasuna garatzea.

Hauek dira esku hartzeko gure filosofiaren euskarriak:

HEZIKETA PRINTZIPIOAK

Gure prestakuntza-proposamenaren printzipio gidarien helburu nagusia, ikasle orori egokitutako heziketa-erantzuna ematea da. Printzipio hauek ondorengoak dira:

Autonomia-printzipioa: gure lanaren azken helburua eta helbururik garrantzitsuena da, gainerako heziketa-printzipioen euskarria baita. Horrela ulertzen dugu norbere autonomia:

– Norbere buruari buruzko irudi egokitua izatea; norbere ezaugarriak eta nolakotasunak ezagutzea.

– Norbere ahalbideak eta mugak pixkanaka ezagutzea, egoki baloratzea eta horiekin ados egotea.

– Gainerakoen ezaugarriekiko eta nolakotasunekiko errespetuzko jarrera izatea, eta aintzat hartzea, sexuagatiko edo ezaugarri bereizleekiko bereizkeriazko jarrerarik izan gabe.

– Norbere mugimendu, sentimendu eta adierazpen ahalbideak ezagutzea eta erabiltzea, egunoroko bizitzan egiten dituen jardueretara egokituz.

– Norbere sentimenduak, emozioak eta premiak ezagutzea eta gainerakoei jakinaraztea, baita besterenak ezagutzea eta errespetatzea ere.

Aurrea hartzea, lan errazak edo egunoroko bizitzako arazoak konpontzeko norbere ekintza planifikatzea eta sekuentziatzea; frustrazio txikiak jasatea eta oztopoak gainditzeko jarrera izatea, besterengan laguntza bilatuz.

– Norbere jokabidea, gainerako nagusien beharrekin, eskakizunekin eta azalpenekin egokitzea, eta besteren portaeran eragina izatea, otzantasun- edo nagusitasun-jarrerarik saihestuz eta laguntzeko zein lankidetzan aritzeko jarrerak eta azturak garatuz.

– Norberaren ongizatearekin, segurtasunarekin, higienearekin eta osasun-indartzearekin zerikusia duten azturak eta jarrerak eskuratzea.

Bakoizpen-printzipioa: gure ikastetxearen zeregin nagusia, ikasleei unean uneko erantzuna, beren beharretara egokitua, ematea da, ikasleek gaitasunen garapen ezin hobea egin dezaten. Horrela, aniztasunari heziketa-erantzuna ematen zaio.

Zalutasun-printzipioa: Printzipio hau behar-beharrezkoa da heziketa ikasleen gaitasunetara, interesetara, igurikimenetara eta beharretara egokitzeko. Horri esker, helburuak egoki ditzakegu, ikasleekin batera, xede lorgarriak jartzeko, eta lortu ondoren, norbere estimazioa hobetzeko eta eskola-porrota (gure ikasleen artean ordura arte nagusitu dena) desagertzeko.

Heziketa kongruentziaren printzipioa: Gure ikastetxean, lanak ikaslea ez ezik bere familia edo legezko tutoreak ere barne hartzen ditu. Printzipio honen helburua, heziketa-prozesuan esku hartzen duten guztien artean eta prozesu horren testuinguruan komunikazio egokia lortzea da. Heziketa-irizpideak bateratzea, heziketazko kongruentzia eta talde-lana bultzatzen dira horretarako.

Sinesbide erlijioso eta ideologia politiko oro errespetatzeko printzipioa, aniztasuna onartuz eta sustatuz eta lan eta irakaskuntza esparruetan doktrinatze oro saihestuz (legeriak ezarritako mugen arabera). Jarduera pedagogiko eta planteamendu didaktiko orotan, gizabanakoen eta taldearen askatasunak errespetatzea, baita desberdina izateko eskubidea ere.

– Hezkidetza-printzipioa: Printzipio honen nelburua da, sexuagatiko,kulturagatiko, arrazagatiko, adinarengatiko edo sinesbidegatiko bereizkerien ondorio diren desberdintasunak prebenitzea, orekatzea edo errotik kentzea. Hezkidetzaren helburua, giza garapena sustatzea da, pentsaera, jarrera, jokabidea eta mundua ulertzeko modua aldatuz.

– Ingurunearekiko loturaren printzipioa: Guretzat, ikastetxea, kokaleku duen erkidegoko baliabidea da, eta testuinguruan agertzen diren premiak aldatzeko agentea da, baita erkidegoko premietara egokitzeko aldatzen den erakundea ere.

Normalizazio-printzipioa: Printzipio honen helburua, ikasleek, ahal den guztietan, ohiko heziketa-zerbitzuetan parte hartzea. Gure ikastetxean, urritasunen bat edo hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleek, euren premietara egokitutako arreta jasotzen dute. Hau guztia, erantzun normalizatua eta integratzailea emateko.

Bertakotze-printzipioa: Ikasleak ahal den gehien egokitu behar dira ikastetxearen dinamikarekin, euren curriculumaren amaiera emaitza edota ikasgelatik at denbora ematea, etab.alde batera utzita.

METODOLOGIA

Gizarteko eta heziketako gure esku-hartzearen printzipio gidariekin bat etorriz, gure irakaskuntza-eraren bereizgarriak hauek direla esan genezake: trabalho-640x393

– Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan parte hartzen duten agente guztiek heziketa-proiektuan parte hartzen dute. Irakasleak ez ezik ikasleak ere dira heziketa-prozesuaren agente aktiboak; feedbacken eta etengabeko indargarri positiboaren bidez, aldaketarako jarrera edo jokabideak sustatzen dira.

– Talde-lana, zeinean irakasleen arteko barne-komunikazioak garrantzi handia duen, ikasleen garapen integrala sustatzeko erantzun egokia eman ahal izateko. Gure metodologia sare-lanean ere oinarritzen da, bai kasuak antzemateko, bideratzeko zein laguntzeko eta bai horien jarraipena egiteko, erkidegoko baliabideen edo erakundeen eta talde jasotzailearen arteko lotura koordinatzailea bultzatuz. Horrela, emaitzak bikoiztu, baliabideak optimizatu eta ahaleginak batzen dira, gizarte- eta heziketa-koherentziaren eta erabiltzaileen gogobetetzearen onerako.

– Metodologia-estrategia malguak erabiltzen ditugu irakaskuntza-ikaskuntza prozesuetan, ikasleen premiekin eta motibazioekin egokituak. Hezkuntzan esku hartzeko dugun moduan, helburuak gaitasunetara eta jarreretara egokitzen dira, porrotaren sekuentzia apurtuko duten eta norbere estimazioa hobetuko duten helburuak lortzearren.

– Ebaluazioa irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren funtsezko zatia da. Hona hemen ebaluatzeko une ezberdinak:

– Hasierako ebaluazioa: ezinbestekoa da, zeren eta ikasleen egoera zehazten baitu. Ebaluazio hau oinarri hartuta egituratuko dira banakako eta taldeko plana.

– Etengabeko ebaluazioa: prestakuntza-prozesuan zehar egiten da. Alda daiteke hasierako helburuetarantz edo helburu berrietarantz berriz bideratzeko.

– Azken ebaluazioa: ikasleek prestakuntza-prozesuan izandako aurrerapena egiaztatzeko balio du. Ikasleen ikaskuntzaren emaitzak eta lana jasotzen ditu.

– Curriculuma, gizarte-, ekologia-, kultura- eta hizkuntza-ingurunearen testuinguruan jarri beharra dago, erkidegoaren jatorri historikoa eta tradizioen ondarea kontuan hartuta.

– Barne hartzeko heziketa, zeinetan aniztasuna irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren elementu aberasgarria izango den, baita giza garapen integralaren sustatzaile ere. Gure ikastetxean ikasle ororen mesederako da irakaskuntza egokitua, ez hezkuntza-premia bereziak dituztenen mesederako bakarrik.

– Prestakuntza integrala, hots, gorputz-, buru-, gizarte-, bihotz- eta estetika-alderdiak barne hartzen dituena. Ikaskuntzak hauek barne hartzen ditu: eduki hezigarriak, prozedurazko edukiak, jarrerak, baloreak, arauak eta lanbide-gaitasunak. Gainera, osasuna, kulturen arteko bizikidetza, garapen afektiboa eta sexuala eta aukera-berdintasuna sustatuko dituzten gizarte- eta hezkuntza-alderdiak landuko ditugu.

– Tutoretza-ekintza, prestakuntza-prozesuan ikasleen eskubidea ez ezik, premia ere izango dena. Irakasleak jakintzak irakasteko zeregina du, baina ororen gainetik, ikasleen garapen integrala lortzen laguntzeko eta entzute aktiboa eta etengabeko feedbacka sortzeko zereginak ditu. Horren guztiaren bitartez, ikasleen eta euren familien arreta integrala egingo da, eta ikasleen eta irakasleen artean heziketa-lotura sustatuko da. Lotura hori, aldaketa onak sortzeko funtsezko eragilea izango da.

– Ikastetxea inguruko gizartearentzat eskuragarri dago, gizarte-dinamizazioko jarduerak garatu eta horietan parte hartzeko, ikasleak euren ingurunearekin harremanetan jartzeko eta jabekuntzaren garapena sustatzeko.