Oinarrizko lanbide Hezkuntza

rum

Oinarrizko Lanbide Heziketako irakaskuntzak hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren barruan, ikasleek hezkuntza-sisteman jarrai dezaten laguntzeko eta garapen pertsonal eta profesionalerako aukera gehiago eskaintzeko. Profil profesionala bakoitzkk gutxienez Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko 1. mailako lanbide-kualifikazio oso baten gaitasun-unitateak hartzen ditu barne.

 

Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat gainditzen duten ikasleek dagokion oinarrizko lanbide-titulua jasoko dute. Oinarrizko lanbide-tituluak hezkuntza-sistemako lanbide-heziketako erdi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko aukera emango du. Oinarrizko lanbide-titulua duten ikasleek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua lortuko dute, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren amaierako ebaluazioa gaindituta

 

Hasierako Lanbide Prestakuntzako ikastetxeak eskaintzen dizkizu:

  • Lanbide-profil ezberdin inguruko zure lehenengo prestakuntza.
  • Bigarren Hezkuntzako Graduatua prestatzeko eta lortzeko aukera.
  • 16 (salbuespen gisa, 15) eta 18 urte artekoa bazara eta Bigarren Hezkuntzako Graduatua eskuratu ez baduzu.
  • Matrikula irekian, irailaren 15era arte (kontsultatu eskabideak, urtean zehar baldintza berezietan).
  • Prestakuntzarako banakako proiektuak, ikasleen beharrekin egokitzen direnak
  • Hezkuntza laguntzarako diziplina anitzeko taldea. Iraupena: 2 urte, Lanbide Hastapeneko lehen maila eta enpresa praktikak barne hartzen dituen Sakontzeko bigarren maila.
  • Erabat doakoa da, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren diru-laguntzarekin kontatzen baitu.

 

Informazio orokorra

Lanbide Hastapenerako Programak ordezten dituzten Hasierako Lanbide Prestakuntzari buruzko programen helburua da 1. mailako lanbide Prestakuntzako ikasketekin, hezkuntza sisteman oinarrizkoena, lanean jardutea ahalbidetzeko lanbide gaitasunak irakastea. Erdi Mailako Heziketako sarrera-proba ere egin dezakezu, Hasierako Lanbide Prestakuntzarako programa gainditzen baduzu, eta/edo Bigarren Hezkuntzako Graduatua lortu, borondatezko moduluak gainditzen badituzu. Hasierako Lanbide Prestakuntzarako programek bi modulu-mota eskaintzen dituzte: derrigorrezkoak eta borondatezkoak. Hauek dira derrigorrezko moduluak:
1. Berariazko moduluak:
o 1. mailako lanbide-prestakuntzako gaitasun-atalekin loturiko lanbide-moduluak, Europan aintzat hartzen direnak.
o Lantokiko prestakuntza (enpresa praktikak).
2. Prestakuntza-modulu orokorrak:
Berariazko moduluak probetxuz egiteko eta Erdi Mailako Heziketa Zikloetarako sarrera-proba egiteko oinarrizko gaitasunak eskuratzea dute helburu.
3. Orientazio eta tutoretza-modulua:
Ikasleria lan-munduratzeko eta erabat garatzeko proiektua lantzen da, tutoretza-ekintzaren bidez.
4. Borondatezko moduluak:
Derrigorrezko moduluak gainditu ondoren egiten dira, eta horien bitartez Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua lortzen da. Hiru arlotan banatzen dira: komunikazio-eremua, gizarte-eremua eta eremu zientifikoa eta teknologikoa.

 

Baldintzak:

Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan sartzeko, baldintza hauek bete behar dira aldi berean:

a) Hamabost urte beteak izatea, edo dagokion urte naturalaren barruan betetzea, eta hamazazpi urte baino gehiago ez izatea zikloan sartzean edo dagokion urte naturalean.

b) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo zikloa edo, salbuespen gisa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren maila eginda izatea.

c) Irakasle-taldeak gurasoei edo legezko ordezkariei Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat hastea proposatu izana.

Edukiak eta iraupena

Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloek honako lanbide-modulu hauek izango dituzte:

a) Ezagutza-esparru teoriko-praktikoz osatutako moduluak, ikasleek gaitasun profesionalak eskuratzeko xedea dutenak.

b) Eduki-bloke komunei loturiko moduluak, gaitasun pertsonalak eta sozialak eta bizitzan zeharreko ikaskuntza etengabearen gaitasunak eskuratzea bermatuko dutenak. Bi hauek dira:

o    Komunikazioa eta Gizartea modulua

o    Zientzia Aplikatuak modulua

c) Lantokiko Prestakuntza modulua.

 

Eskeinitako tituluak:

  • Administrazio-zerbitzuak
  • Elektrizitatea eta elektronika
  • Estetika
  • Ile apainketa
  • Garraiorako bekak.