Lege oharra eta pribatutasun politika

MARGOTU ELKARTEAK (aurrerantzean MARGOTU) izaera pertsonaleko datuei buruz indarrean dagoen legediari (Europar Batasuneko 2016/679 Erregelamendua eta garatzen ari diren beste araudiak) zein Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuen erregulazioari (uztailaren 11ko 34/2002 Legea) jarraiki, honakoa jakinarazten dizu: baldintza orokor hauek www.margotu.org webgunean egiten diren eragiketa guztiei aplikatuko zaizkie.

  1. Legezko datuak

MARGOTU ELKARTEAREN  egoitza soziala Estrada Masustegui kaleko 347. zenbakian, 2 solairuan, Bilbon (48002) dago eta honako IFK zenbakia dauka: G95-206934

Telefonoa 944278570

Helbide elektronikoa: info@margotu.org

  1. Jabetza intelektuala

Webgunearen jabetza intelektualeko eskubideak eta bere edukiak MARGOTU erakundearen titulartasunekoak dira.

Webgune hau edozein eratan aldatzea debekatuta dago. MARGOTU erakundeak ez du baimendu ez diren aldaketen inolako erantzukizunik hartuko. MARGOTU erakundeak ez du bere jabetza intelektualeko eskubideen edo webgunearekin lotutako eskubideen edo edukien inolako baimenik ematen.

Webgune honen edukien kopia osoa edo zati bat egitea debekatuta dago iturria aipatu gabe edo horretarako berariazko baimena lortu gabe. Webgune honetan dagoen informazioa baimenik gabe erabiltzea, baita MARGOTU  erakundearen jabetza intelektual eta industrialean eragindako kalteek dagozkien egintzak jardutea eta bere kasuan, jardute horretatik ondorioztatzen diren erantzukizunak.

 

  1. Erabiltzeko baldintzak

Webgune hau MARGOTU  erakundeak sortu du, izaera informatzailearekin, bere erabilera pertsonal eta dohainik izateko.

  1. a) Legezko erabilera

Webgunea eta bere zerbitzuak erabiltzen dituen erabiltzaileak trafikoaren lege eta erabileren araberako erabilera egitera behartuta dago, eta ez ditu webgunea ezta bere zerbitzuak legez kanpoko xede edo helburuekin erabiliko, ezta hirugarrenen interesak kaltetu ditzakeen moduan, edo edozein eratan webgunea eta zerbitzuak kaltetu, erabilezin bihurtu, gainkargatu edo hondatu dezakeen eratan zein horiek modu normalean erabiltzea galarazten duen eratan erabiliko. Betebehar hori hausten duen edonork MARGOTU  eta hirugarrenen aurrean erantzungo du, kontuan hartu gabe zein den betebehar hori hausteak sorrararaz lezakeen kaltea.

  1. b) Akatsen bermea

MARGOTU erakundeak ez du bermatzen webgunera edo bere edukira sarbidea izatean ez dela akatsik izango. Izaera ofizialeko argitarapenak aipatzekotan edo kopiatzekotan, kopia horrek izaera informatiboa baino ez du izango eta baliozko kopia beti ere aldizkari edo iturri ofizialean dagoena izango da.

  1. c) Zerbitzuaren erabilgarritasuna

MARGOTU erakundeak bere webgunean dagoen informazioa, konfigurazioa edo aurkezpena aldatu edo eguneratzeko eskubidea dauka, edozein momentutan eta aurretiaz jakinarazi gabe.

MARGOTU erakundeak ez du webgunearen eta bere zerbitzuen funtzionamendua eta jarraitasuna bermatzen. Aukera dagoenean, webgunearen eta bere zerbitzuen funtzionamenduaren etetea jakinaraziko da.

MARGOTU  ez da webgunearen eta bere zerbitzuen funtzionamenduaren eteteak edo erabilgarri ez egoteak sorraraz dezakeen edozein motatako kalteren erantzule izango. Era berean, ez da erabiltzaileek webgunea era ez egokian erabili izanaren ezta webgunearen eta bere zerbitzuen fidagarritasunaren erantzule izango, ezta webgune desberdinetara eta zerbitzuak eskaintzen direnen akatsen erantzule izango.

  1. Barne dagoen informazioaren erabileraren ardura

Erabiltzaileak konzienteki onartzen du webgunearen, zerbitzuen eta edukien erabilera, eta edozein modutan bera izango da erantzule bakarra. Webgunerako sarbidea zein bertan dagoen informazioari ematen zaion erabilera hori egiten duen pertsonaren erantzukizuna izango dira. MARGOTU erakundeak ez du inolako erantzukizunik izango sarbide edo erabilera horrek sorrarazi dezakeen kalteen aurrean, ezta informazio hori kontuan hartuta egiten diren erabaki pertsonalengatik ezta enpresa erabakiengatik. MARGOTU  erakundeak ez du inolako erantzukizunik izango hirugarrenek bere webguneari erreferentzia egiten dizkieten eduki edo loturengatik.

  1. Izaera Pertsonaleko Datuen Babesa

MARGOTU  erakundeak erabiltzaileen pribatutasuna eta datu pertsonalen sekretu eta segurtasuna errespetatzen ditu, datuen babesari buruz dauden araudietan ezarritakoari jarraiki, zehazki; Europar Parlamentuko eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamendua eta bere garapen araudia. Horretarako, datu pertsonalen galera, erabilera desegokia, aldatzea, baimenik gabeko sarbidea eta lapurketa saihesteko antolakuntzako neurri teknikoak hartu ditu, teknologiaren egoera, datuen izaera eta horiek dauzkaten arriskuak kontuan hartuta.

MARGOTU erakundeak webgune honetan eskaintzen dituen zerbitzuetara sarbidea izaterakoan:

– Pertsonen lan-poltsa

– Enpresen lan-poltsa

– Parte hartu

 izaera pertsonaleko datuak ematea beharrezkoa denean, datu horien tratamendua interesdunaren baimenean oinarrituko da, lege ohar hau eta pribatutasun politika onartzean ematen dena.

Datu pertsonalak eskatutako zerbitzua emateko baino ez dira tratatuko eta edozein kasutan, ez zaizkie hirugarrenei lagatuko, MARGOTU erakundeak zerbitzu horiek kudeatzeko enpresak salbu edo legezko betebehar bat izateko kasuan izan ezik.

Datu pertsonal horiek erabiltzailea MARGOTU erakundearekin erlazionatuta dagoen bitartean baino ez dira gordeko, eta edozein kasutan erlazio horrek sorraraz ditzakeen legezko betebeharrak betetzeko epeetan baino ez dira gordeko.

MARGOTU erakundearen pribatutasun politikak erabiltzaileari edozein momentutan bere eskubideak egikaritzea bermatzen dio: interesdunari buruzko datu pertsonaletara sarbidea izateko eta horiek zuzentzea eta ezabatzea edo tratamendua mugatzeko, datuak transmititzeko eta tratamendura aurkaratzeko eskubideak,

  • posta bidez honako helbidean: MARGOTU  Estrada Masustegui kalea, 347. zenbakia, 2. solairua 48002 Bilbo edo helbide elektronikoaren bidez: info@margotu.org

 

Era berean, kexak Kontrol-agintaritzan, Datuak Babesteko Espainiako Agentzian aurkeztu ditzakezu ( www.aepd.es)

Zure datu pertsonalak ematekotan, lege oharra eta pribatutasun politika onartzean, erabiltzaileak honakoa baimentzen du: horiek dokumentu honetan ezartzen diren baldintzetan erabili ahal izatea.

  1. Lege aplikagarria eta eskumena

Webgune honen erabilera Espainiako eta Europar Batasunaren legeek eraendatzen dute. Baldintza hauek interpretatzeak sor dezakeen edozein eztabaida erabiltzailea bizi den lekuko auzitegietan ebatziko da