Helduarora bitarteko laguntza

BILAKATUEZK

Zerbitzuak, helduarora Bitarteko Igarotze prozesuan laguntzeko eta gizarte-eta hezkuntza- laguntza emateko sortu denak, egoera zailen batean aurkitzen diren 17 eta 23 urte bitarteko gazteak ditu hartzaile. Hauxe da gure helburua: gizartean eta hezkuntzan oinarritutako esku-hartze osoa egitea, Igarotze prozesua bultzatuz eta babesa zein laguntza emanez, laguntza maila ezberdinak behar dituen gazte bakoitzaren beharren.

 

 

Servicio ESKUTIKEZKU

Proporciona atención socio-educativa individual a los jóvenes a lo largo de todo el proceso.

 

 

Gazteentzako Zentro Irekia: TopaguneaTOPA

Gazteentzako Zentro Irekia: Topagunea: beste hainbat gazterekin harremanetan jartzeko gunea da. Beraien beharrizanei egokituta dago, eta, besteak beste, jarduera hauek eskaintzen dituzte bertan:

  • Gaikako tailerrak( hip hop-a, malabareak,…)
  • Aisialdirako jarduerak
  • Alfabetatzea
  • Hezkuntza indartzeko eskolak

 

 

Etxebizitzarako Gizarte-LaguntzaAPOY

Etxebizitzarako Gizarte-Laguntza: bi ekintzatan datza:

  • Emantzipaziorako Pisuak: bizimodu heldura egokitzeko egoitza-baliabideak behar dituzten gazteentzat
  • Etxebizitza Eskuratzeko Gizarte Laguntza: etxebizitza eskuratzeko prozesuan laguntza eta babesa ematen die emantzipaziorako pisua eskuratzeko baldintzak betetzen ez dituzten gazteei, edo eguneroko bizitzan laguntzarik behar ez duten gazteei.

 

 

Familiaren Parte-Hartzea

Familiaren Parte-Hartzea: seme-alaben autonomia-prozesuan laguntzeko tresnak eta gaitasunak behar dituzten familientzat

 

 

Laguntza PsikologikoaPS

Ingurugiro pertsonal, familiar eta sozialean zailtasunak agertzen dituzten pertsonei zuzenduta dago, helburua beren garapen kognitibo, emozional eta soziala lortzea delarik. Modu honetan indartu egingo dugu beren egokitzapena hobetzea gure gizartean.

 

 

Lagun Izan: Ereduzko BoluntariotzaLAG

Egoitza behar ez duten gazteei beraientzat eredu izango den pertsona heldu baten borondatezko laguntza eskainiko zaie. Pertsona horrek Bizimodu Heldurako Ibilbidea egiteko Plana antolatzeko eguneroko jardueretan lagunduko die.

 

BOLUNTARIO ERREFERENTEA izan nahi baduzu, idatzi zure datuak”PARTE HARTU MARGOTUN” atalean agertzen den datu-orrian. 22urtetik gorako pertsonen bila gabiltza, zeinek egoera zailen batean aurkitzen den gazte bati laguntza emateko interesa, gaitasuna, ezagutuak, denbora eta nahiaizan beharko dituzten.

 

 

Etorkinak Gizarteratzeko Zerbitzua69

Osatu gizarteratze-zerbitzua 15 eta 25 urte bitarteko etorkin gazteei eta etorkinen familiei dago zuzenduta.
Helburu nagusia erabiltzaileen gizarteratzea sustatzea da, bizitza ekonomiko, sozial eta kulturalean parte hartzeko behar diren aukerak eta baliabideak izan ditzaten.

Hauel dira Zerbitzua osatzen duten jarduerak:

  • Gizarteratzeko ibilbidea diseinatu eta abian jartzea:gizarteratze-prozesu egonkorra bideratzeko behar diren ekintzak eta helburuak zehazten dira, prosezu horrek arrakasta izan dezan. Gainera, laguntzaeta babesa eskaintzen da prozesu administratibo osoan
  • Babes Psikologikoko Zerbitzua(BPZ): etorkin gazteei eta euren familiei laguntza ematen zaie, inmigrazioak eragindako nahigabeak eta estres-faktoreak gainditzeko
  • Lan Bitartekaritzarako Zerbitzua(LBZ): zerbitzu honek hiru ekintza ditu:Enplegagarritasuna eta Lanerako Motibazioa Hobetzeko Ekintzak, Enpresekiko Bitartekaritza, eta Ziberespazioa, non Teknologia Informatiko Berriak ikasten baitira
  • Partaidetza Soziala eta Jbekuntza: Herritartasunerako eta partaidetza sozialerako tailerrak egiten dira, arlo komunitariotik. Era berean, hizkuntza sendotzeko tailerrak egiten dira,gaztelaniaz eta euskaraz hitz egin ahal izateko eta euskal kultura hobeto ulertzeko

 

 

Familientzako laguntza ekonomikoak

Margotu “La Caixa y la Pobreza Infantil” programaren erakunde laguntzailea da. Programa honek helburu hauek ditu: herritarrak gizarteratzea eta horien partaidetza prozesuak bultzatzea, gizartearen kohesioa sustatzea, eta pobrezian dauden familien (adingabeak dituztenak) oinarrizko premiak betetzea.

Zerbitzu hauek eskaintzen ditugu:

  • Haur-elikadura
  • Higienea
  • Betaurrekoak eta audifonoak
  • Eskola-ekipamendua
  • Laguntza psikologikoa
  • Hezkuntza-indargarria
  • Etxeko zainketa
  • Zentro irekiak