“Bientratarte” proiektuaren helburua nerabeen artean babes-faktoreak garatzea da, haurren eta nerabeen eskubideak ezagutuz eta gizartearekiko konpromisoan eta komunitatearentzako zerbitzuan oinarritutako ikaskuntza-esperientzia esanguratsuak emanez. Proiektu horren barruan, “aniztasuna” landu dugu pertsonen hazkunde eta garapen pertsonal integralerako aukera gisa. Horretarako, Basurto Ikastetxearekin aliantza bat egin dugu proiektu hau garatzeko aukera eman diguna. Hemen aurkezten dizuegu azken lana. Bideoklip honek gure abestia “Gizakien gizartean” aurkezten du, Basurto ikastetxeko haurren ahotsekin grabatua, erritmo dantzagarriagoarekin baina mezu berarekin: arrazakeriaren aurka eta pertsona guztien arteko berdintasunerako eskubidearen alde.