OINARRIZKO LANBIDE HEZIKETA
Elektrizitatea eta electronikoa
Trebea bazara edo trebe izan nahi baduzu, gauzak zuri esker ondo dabiltzala ikusi nahi baduzu, edozein une duzu egoki duzu elektrizitate tailerrean sartzeko.
Ez pentsatu gehiago, eskatu informazioa Lanbide Hastapenetarako Ikastegian, eta eskari handiko sektorean sartuko zara.
Prestakuntza-plana
Hauek dira heziketa-ziklo honetako moduluak:
• Instalazio elektrikoak eta domotikoak.
• Telekomunikazioetako instalazioak.
• Ekipo elektrikoak eta elektronikoak.
• Datuak transmititzeko sareak instalatzea eta mantentzea.
• Behe-tentsioko instalazio elektrikoen eta telefonia- eta -komunikazio-instalazioen muntaketa eta mantenimendua.
• Elektrizitate- eta elektronika-zerbitzuen bezeroentzako arreta.
• Zientzia aplikatuak I.
• Zientzia aplikatuak II.
• Komunikazioa eta gizartea I.
• Komunikazioa eta gizartea II.
• Laneko prestakuntza eta orientabidea.
• Lantokiko prestakuntza.
• Tutoretza eta orientabidea I.
• Tutoretza eta orientabidea II.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Behe-tentsioko instalazio elektrikoetako langilea.
• Satelite-telebistako antena hartzaileen muntatzailearen laguntzailea.
• Tresneria telefonikoko eta telegrafikoko instalatzailearen eta konpontzailearen laguntzailea.
• Komunikazioko tresnen eta sistemen instalatzailearen laguntzailea.
• Telefono-instalazioetako instalatzailearen eta konpontzailearen laguntzailea.
• Energia elektrikoaren produkzioko eta banaketako industriaren peoia.
• Sistema mikroinformatikoetako muntatzaile laguntzailea.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Erdi-mailako heziketa-ziklo batekin (titulu honek lehentasuna izango du lanbide-arlo hauetako erdi-mailako titulu guztietan ikasleak onartzeko: Elektrizitatea eta elektronika; Informatika eta komunikazioak; Fabrikazio mekanikoa; Instalatze- eta mantentze-lanak; Energia eta ura; Erauzpen-industriak; Itsasoa eta arrantza; Kimika; Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak; Zurgintza, altzarigintza eta kortxoa; eta Eraikuntza eta obra zibila).
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Profesional honek besteren kontura egiten du lan eraikinetako, etxebizitzetako, bulegoetako, merkataritza-lokaletako eta industria-lokaletako instalazio elektroteknikoak muntatzeko eta mantentzeko enpresetan, betiere goragoko mailako pertsona baten gainbegiradapean. Profesional honen jarduera Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoaren eta Telekomunikazioetako Azpiegitura Komunen Araudiaren mende dago.